Erabilera kasuak
Erabilera kasua osasun arloan
Erabilera kasu honen bidez, herritarra ahaldundu nahi da, norberak dagokion informazio klinikoaren kudeaketa egin dezan. Horretarako herritar bakoitzak bere osasun arloko informazioaren jabe izan beharko litzateke, lehen eta bigarren osasun sektoreei dagokien informazioaren kudeaketaz arduratuz. Osasunaren lehen sektorearen barruan sartuko litzateke osasun-zentroek (pribatuak zein publikoak) eta osasunarekin zerikusia duten gainerako zentro edo erakunde ofizialek (farmaziak, hortz-klinikak, etab.) sortutako informazio guztia. Bigarren sektorearen barruan sartuko litzateke gailu adimendunek sortutako informazioa, hala nola pertsona baten jarduera neurtzen dutenak edo herritarrak kudeatutako osasun-parametroren bat neurtzeko balio duten gailuak, hala nola, tentsioa, azukrea etab.

Bestalde, badira gaur egun zentro kliniko batzuk non informazio hori guztia modu eraginkor eta seguruan kudeatu lezaketen azterketa klinikoen edo prebentzio-ereduen barruan datu-eredu analitikoak garatzeko. Herritarrek eredu horiez baliatu litezke haien datuak nora doazen eta nola erabiltzen diren egiaztatuz.
Hori dela eta, ikerketa kliniko batean parte hartzen duten erablitzaile talde baten erabilera kasua proposatuko da. Horretarako, erabiltzaileek osasunaren lehenengo eta bigarren sektoreari dagokion informazio klinikoa partekatuko dute. Zentro kliniko jakin batek informazio horrekin azterketa klinikoaren barne jokabidea modelatzen duten arauak sortuko ditu.
Gainera, herritarrak eta dagozken baimenak dituzten beste zeinbat aktore, eredu honetaz baliatu litezke beren datu klinikoekin gurutzatzerakoan norberaren kasuistikaren araberako bizimodu osasungarrirako aholkuak eskuratzeko, eskainitako datuak ereduak bakarrik eskuratu lituzkeelarik.