Skip to content

Erabilera kasuak

Erabilera kasua industria arloan

Erabilera industrialeko kasu honek Hodei-X garapenak aplikatuko ditu makinen datuen monitorizazio eta analisiaren esparruan, eta balio-kateko zenbait eragileren (fabrikarzailea, centro teknologiko, OEM, TIER) erabilpenean. Merkatuak enpresen eraginkortasunarenen bilaketa etengabea eskazen du, hauek euren lehiakortasuna hobetu dezaten. Balio-katea ingurune industrial eta software mailan zenbait eragilek osatzen dute. Nahiz eta egoera hau berez onuragarria izan, elkarreragingarritasunari eta segurtasunari begira, hainbat erronka sortarazten ditu.

Hornikuntza-katearen digitalizazioa funtsezkoa da industria digitalizaziorako, horretarako hornikuntza prozesuan parte hartzen duten eragile guztien prozesuen interkonexioa beharrezkoa delarik. Erabilera kasu honetan, hornikuntza katearen eraldaketa digitalean laguntzeko, cloud-ean oinarritutako irtenbideak erabiliko dira eragile ezberdinen arteko elkarreragingarritasunean ardaztuta.