Erabilera kasuak
Erabilera kasua Energia arloan
Erabilera kasu honetan garatutako adibidean, empresa elektriko gisa jarduten duen antolakuntza unitate batek azpiestazio elektrikoen tresneriari dagokien IEC-61850 operazio eta sentsorika datuak, análisis zerbitzuak eta tresneriaren zaharkuntza prozesuaren estimazioak burutzen dituen agentebati eskaintzen dizkio, beharrezkoak diren mantentze eta ordezkapen lanen plangintza egitea ahalbidetuz eta beharrezkoak izango diren inbertsioak aurreikusiz. Enpresa elektrikoak eskainitako operazio eta azpiespazio elektrikoko kommutagailuei buruzko datuak informazio sentikorra izanagatik, informazioa beste agente bati luzatzerakoan segurtasun neurri zorrotzak ezartzea beharrezkoa izango da.

Erabilera kasu honetan, beraz, GAIA-X-k proposatutako datu eta identitate eta konfidantzari dagokien gobernantza politikak egiaztatuko dira.
Proposatutako erabilera kasuan, empresa banatzaile gisa jarduten duen entitate batek, tresneriaren zaharkuntza prozesuaren estimazioak egiten dituen empresa gisa jokatzen duen beste entitate bati nortasun agiriak luzatzen dizkio. Banaketa enpresak, IEC-61850 estandarra jarraituz modelizatutako beste azpiespazio elektrikoen operazio eta sentsorika datuen historikoak argitaratzen ditu energia dataspace batean.
Banaketa enpresak tresneriaren zaharkuntza prozesuaren estimazioak burutzen dituen enpresak garatutako aplikazioei azpiezpegitura datuen sarrera baimenak banarzen dizkio, azken honek eredu estatistikoetan oinarritutako tresneriaren egoera eta bizitza baliagarriaren estimazioari buruzko txostenak argitaratzen dituekarik.
Banaketa empresa da, beraz, txostenen jabe zein haietara sar daitekeen entitate bakarra, beharrezkoak diren mantentze eta ordezkapen ekintzak planifikatu ditzakeelarik.